Gure blog ezagutu eta zure iritzia idatzi:

Zer egiten dugu

artxiboak

Dokumentuen kudeaketa behar eta arazo bat dela badakigu, dokumentuaren sorpenetik hurrengo aspektu hauek izan behar ditugu kontuan: tratamendu fisikoa: dokumentuen biltegiratzea, kontserbazioa eta tratamendu informatikoa: zeintzuk diren datu-base operatiboenak, artxibaturik dagoen informazioaren atzipen eta kontsulta bai eguneroko lanean bai etorkizunean. 

Horretarako gure lan ildoak hurrengo aspektu hauek garatzen ditu:
MSN Dokutalde berezi egiten du bezeroen beharrei erantzuna bilatzen dien zerbitzu enpresa dela. Horretarako enpresaren ezaugarriak aztertzen ditugu eta erantzun errealistekin laguntzen dugu arazoak konpontzeko eta arazo berririk ez sortzeko.

Azterketa honen ondoren MSN Dokutaldek erantzunak, exekuzio denbora, helburuak eta balorazio ekonomikoa duten informeak eskainiko ditu.

Hau guztia egingo da guztizko FIDAGARRITASUN, KALITATE, SERIOTASUN eta PROFESIONALITATEArekin.

Hona hemen bezeroak izango dituen onura eta bermeak:

  • Denbora aurreztea: sailkatze, antolakuntza eta katalogazio sistema on baten bidez erakundearen dokumentuek duten informaziora berehalako atzipena lortzen da.
  • Tokia aurreztea: artxibo sistema efiziente baten diseinuaren bitartez artxiborako behar den tokia murrizten da. Honela, dokumentazioaren antolaketa eta lokalizazioa lortzen da.
  • Kostuen aurreztea: dokumentuen antolaketaren optimizazioak gastuen murrizketa errazten du. Hau posible da bikoiztasunak, beharrezko ez diren fotokopiak, dokumentuen bilaketaren denbora, datuen grabazio multipleak... gutxitzen ditugunean.
  • Kanpoko eta barneko bezeroaren gogobetetzearen hobekuntza: informazio guztia era antolatuan eta bertara era arin batean hel daitekeenez barneko produktibitatea hobetzen da eta bezeroaren arreta denborak gutxiagotzen dira.
MSN Dokutalde S.Coop: Gorliz n 13, 2 izda. 48007 - Bilbao (Bizkaia)